Vitoria-Gasteizko Pintxoen Ibilbidea

Jarduera gastronomiko hau kultura eta gastronomia gustuko dutenentzat pentsatuta dago. Gure bisita gidatua hiria dastatzeko esperientzia berri bat da, 6 pintxo eta 3 edarirekin. Gainera, zizka-mizkak edo aperitibo zaporetsuak dastatuko ditugu, tokian bertan pintxo bezala ezagutzen direnak. Horretarako, balio gastronomiko handia duten lokaletara joango gara, non sasoiko produktu tipikoenak aurkituko ditugun. Bi ibilbide ezberdin eskaintzen ditugu. Gose al zara?

  • Pintxoen ibilbidea Erdi Aroko Vitoria-Gasteizen: Erdi Aroko kaleetan barrena, eraikin adierazgarrienak, bitxikeriak eta kondaira ezkutuak ezagutzeko. 
  • Pintxoen ibilbidea Vitoria-Gasteizko Zabalgunean: XIX. mendean hiribildu historikoaren inguruan hedatzen joan zen Gasteiz. Kale horietan eraikin ospetsuenak, ehun urtetik gorako saltokiak eta tradizioz egindako pintxo zoragarriak aurkituko ditugu, baina ukitu berezi batekin… Esperientzia errepikatzeko irrikaz egongo zara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.