ARTXANDA; BILBO GURE OINETAN

Bilboko bisita panoramikoa osatzeko, Artxandako igoera aukera dezakezu. Osagarri honek zazpi kaleetatik hasita Bilbok izan zuen garapen urbanistikoa sakonki ezagutzeko aukera ematen du, eta baita XIX. mendetik aurrera izandako hedapen industriala ere. San Mames futbol estadioak, Iberdrola dorreak eta Guggenheim Museoak berak Bilbo Hiribilduaren aldaketa urbanistikoaren berri ematen dute. Txangoak ez zaitu axolagabe utziko!