ENKARTERRI EZAGUTZEKO IBILBIDEA (EGUN 1)

(Karrantza / Balmaseda)

Bizkaiko ondare eta natura aberastasunak liluratuta utziko zaitu txango honetan. Lur barruan hasiko da ibilbidea, Pozalaguako haitzuloan (Karrantza), eta munduko estalaktita eszentrikoen multzorik handiena ikusteko aukera izango duzu. Naturaren edertasunaz gozatu ondoren, Biañez eliza eta bertako horma-irudi errenazentistak ezagutuko ditugu. Azkenik, Balmasedako Erdi Aroko hiribildutik bisitaldi gidatu bat egingo dugu. Erdi Aroan juduen sorleku izan zen horretan, eraikin bereziak kontserbatu izan dira, hala nola, bi eliza gotiko edo Zubi Zahar ospetsua.

Ibilbidearen prezioak ez ditu barne beste sarrerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.