URDAIBAI EZAGUTZEN; KOSTALDEA (EGUN 1)

(Gernika-Lumo / Bermeo / Gaztelugatxe)

Ibilbide hau Urbaibai eskualdea ezagutzeko aukerarik onena da, 1984an Biosfera erreserba izendatua izateagatik eta berau osatzen duten herri txikiengatik ospetsua dena. Urdaibaik Bizkaiko monumentu ezagunenetako batzuk eskaintzen dizkio bisitariari. Bisita gidatuaren hasieran Gernika-Lumora abiatuko gara. Bertako hainbat monumentu ezagunak egingo zaizkizu, adibidez, Batzarretxea eta Gernikako arbola, Bizkaiko Batzar Nagusien bilgune izan zena, edota Gernikako bonbardaketaren oroigarri den Bakearen Museoa. Ondoren, Bermeora joko dugu, arrantzaleen herri historikora. Bere Erdi Aroko hiriguneak jatorrizko trazadura eta harresiaren zati bat gordetzen ditu oraindik. Txangoa amaitzeko, ikuspegi panoramiko bat egingo dugu kostaldeko itsaslabarretatik, Gaztelugatxeko Doniene baselizako behatokira iristeko.

Gaztelugatxeko Doniene bisita daiteke, betiere eskaera aldez aurretik egiten bada. Horretarako, elkartearekin telefonoz jarri harremanetan

Ibilbidearen prezioak ez ditu barne beste sarrerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.